2007/03/24

Etxebizitza duina

Martxoak 24, arratsaldeko 17tan:

Donostian: Alderdiederren
Bilbon: Arriaga antzokiko plazan
Gasteizen: Plaza berrian
Iruñan: Gaztelu plazan

2007/03/21

Begi-mina

Amatxo minaaaaaaaaaaa!!!

2007/03/16

Agenda kulturala

Agendara ekitaldi berriak gehitzen joango naiz. Interesgarria den zerbait aurkitzen baduzu utzi komentarioa eta gehitu dut. Mila esker.

Badago zer gozatu

Argazkia: Beltza Scene

Kexatu ohi gara zer egin aurkitzen ez dugulako eta kanpora jo ohi dugu gauza berrien bila. Atzo osteguna zen Donostian eta plana Victoria Eugeniako Klub aretoan Groove Boxen kontzertua ikustea zen, aretoa kontzertua hasi aurretik topetaraino zegoen ordea.

Gogoa genuen ea xarmarik baduen jakiteko, ea bertan lasai lasai musikaren laguntzaz garagardotxo batez disfrutatzea badagoen, ea erre daiteken, nolakoa ote den bertako akustika... Baina hurrengo kontzertura arte itxaron beharko dugu, edota norbaitek bere iritzia eman diezaigun.

Beste aukerarik ere bagenuen ordea, izan ere, Aldamar kaleko Errekalde (edo Rekalde?) tabernan korrika kulturalaren agendaren barnean jam sesion antzeko zeozer antolatu zuten, taberna bete zen eta euskal kanta ezagunenak abestu genituen, bikain eguneroko rutinatik ihes egiteko.

Groove Box - Formentera

2007/03/12

tabernetako komunak

Meada entretenida
Beti izan zaizkit inspirazio bide eta amorrua ematen dit sartu eta bat ere ez ikusteak. Komunera egunkaririk gabe joaten ez dakiena bezala sentitzen naiz.

Beti Boga taberna. Egia. Donostia

2007/03/09

Kanona liburutegi publikoetan

Harriduraz begiratu diot papertxo bati liburutegiko ilaran, zera... gobernuak liburuak eta liburutegietan aurki ditzakegun beste edozein kultur-gai mailegatzeagatik erabiltzaileok kanon bat ordain dezagun legea ezartzeko asmoa duela?? Bai halaxe dio papertxoak.

Oso ongi deritzot geroz eta ezjakinagoa garen gizarte honi autoerrealizazio pertsonalerako bidean (bai, denoi sartu digute Maslowen hierarkia lepazurreraino) honelako oztopoak jartzeari, bidenabar, lau haizeetara zabaltzen duten berdintasun eskubidearen borrokan laguntzeari ere. Bai, dirudunenek (beti bezala) gehiago irabaz dezaten laguntzeari, eta ez naiz ari idazle, zinegile edota musikariei buruz, erabiltzaileoi buruz ari naiz, dueka edukiko du eta ez duena aukerarik ere ez.

Goizeko hamarrak dira, Donostiako liburutegi nagusiak ateak irekitzen dituen ordua hain zuzen ere, eta barrura sartzeak beste gizarte baterako bidea erakusten dit, gizon batek eskilaretan, arropa arrailduak jantzirik egunkaria irakurtzen du eta etorkin marokoar batek bideo bat jar diezaioten eskatu du jubilatu batek komiki bat begiztatzen duen bitartean. Inork ez die gaizki begiratzen, inork ez du esaten "hi txo! etzak motxila bazterrean utzi hustuko zitek eta!"

Ez dakit haiek mailegatzeko txartelik baduten hala ez (jubilatuak ziur baietz, txartel kolekzionatzaile amorratuak dira), baina, erabilpenagatik ordaindu beharko badugu, eurak ere, hala egin beharko dute. Gauden argi! kaleak beteko zaizkigu eta buruak hustu.

ps: papertxoa bete dut nire desasostasuna agertzeko.

2007/02/28

Greziako itsasontzia


Bai, onartzen dut, abestia gorroto nuen baina pegatu egiten zitzaidan, eta orain... kariñoa diot :)

2007/02/27

Alferrik al da dena?

Irratian aditu dut bart: Estatu espainolean bikotean bizi diren gizonen artean ehunetik zazpik baino ez dituzte egiten etxeko lanak. Bikotean bizi diren hego euskal herriko gizonak barruan zaudete. Tuntunen kontsolagarri, bikotean bizi diren gizonei, ikerketak zera onartzen die, sintzeritatea. Ederra kontua! Kaltzontzilo zikinak ere ez dituzte biltzen, ez dute sekula alkandorarik lixatu, bitroko botoiak zertarako diren ere ez dakite... eta gainera, onartu egiten dute! "Nere gizonak lanetik atera eta siesta egiten du. Gero korrika egitera joaten da lagunekin, astearte eta ostiraletan izan ezik. Asteartetan berendu-afaria dute soziedadean eta ostiraletan musa. Etxean ez du ezer egiten. Baina hain da sintzeroa...". Estereotipo hutsa, ados, baina ehuneko 93k bat ere etxeko lanik ez egiteak eskubidea ematen dit nahi dudan guztia estereotipatzeko! Estereotipo hutsa ez, eskandalu hutsa da.

Eta behin orokortzen hasita, euskal musikari batek kontzertuetako entzulerik zozoenak gipuzkoarrak zirela eman zuen aditzera lehengoan, irratian hau ere. Gauza jakina dela erran zidan gero lagun batek, ez kontzertuetan bakarrik, gipuzkoarrak euskaldunen artean zozoenak omen zarete. Harrapazank hori. Ez dira garai onak behar bada, Realarengatik diot. Ze pena ematen didan Lotinak... eta Realak noski. Baina Lotinak, begi goibel eta pausaje tristez, burumakur beti, bizkaiera eder horrekin... penie emoten dosta.

Gipuzkoan labea sutan duzue aspaldi honetan. Aldun Nagusirako hautagaiaren saltsa pil-pilean da EAJn. Ez diot nik hogasunarekin zorrik duenik, partidu barruko kontuak garbitzeko batzuek duten modua baino ez; baina 6 etxebizitza... Gai honen gaineko adierazpen politiko eta partidistak ez didate interes handirik piztu egia erran; baina 6 pisuena... Ni bakarrarekin konformatzen naiz, Madrazo jauna.

Eta Bilboko manifestazioan Ertzantzak egurra. Madrilekoa bezala, hau ez al da gatazka politikoaren ondorio?, galdetu du Eusko Jaurlaritzak. Eta De Juana gero eta larriago. Eta... finitu dira hitzak, alferrik diren sentsazioa baitut.

Estitxu Fernandez, Noticias de Gipuzkoa 2007/02/27

2007/02/26

Zer artista mota ginateke gizartea aldatu nahi ez bagenu?

Hipermerkauak denbora pasatzeko
gune bilakatu ditugu.
Eta jendea ezkondu egiten da
oraindik ere;
esaten dute horrela
maitasuna benetakoagoa dela,
apaizak sakristian
dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean.
Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala daukate,
maitasunaren eta segurtasunaren
aitzakian.
Laster lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei abisatuko diete.
Munduaren historian
psikologiaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu.
Dena eros dezaketen hau hauek
preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari:
ilusioa galtzea,
ez bada hurrena modan jarriko den
tresna, soineko edo gailua
erosteko.
Horregatik, niri ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu.

Pako Aristi

2007/02/22

Eutsi!


Eutsi! izango da zinean euskaraz hurren ikusiko dudan pelikula ziurrenik. Alberto Gorritiberea zuzendariak dakarkigu eta filmeko izarra edo, nolabaiteko "engantxea", bestalde, Anjel Alkain da, hainbat eta hainbatetan irrifarrea eta algara ahora ekarri digun aktorea.
Bideoklipean pelikulako abesti nagusia izango dena entzun dezakegu Gose taldearen eskutik. Aupa etxebeste! filmeko soinubanda gogorarazten dit oinarrian daukan "po po po po poropo po po" horrek; oso dibertigarria deritzot.

Amildegitik-etik lapurtua ;)

2007/02/16

Ordainsaria ala Gipuzkoa Kartzela

Gipuzkoarra naiz jaiotzez eta hala jarraitzeko asmoa dut bizilekuz ere. Politikariek diotenez Arabara, Bizkaira edo Nafarroara joateagatik ordaindu egin beharko nuke urte batzuen buruan eta iparraldera joko banu ere, berdina. Nire kontzientziak ez daki zer egin, bi aukera dauzka:


- Errepide sare nagusia erabiltzen dudan oro ordaintzea.
- Bide askooooooooooooooz ere luzeagoak erabiliz, hau da, herriarteko errepideak erabiliz, erregai bikoitza behar izatea eta horrekin batera gas kutsadura maila igotzen laguntzea eta autoen kutsadura akustiko jasangaitzera itzultzea. Izan ere, zein lasai bizi den Betelu autobidea egin zutenetik! Edo hobe, esan dezagun Lizartza, Betelu Nafarroako Foru Gobernuaren konpetentzia baita.


Autoa erabiltzea gustuko dut, baina nire ekonomiak ez dit horretarako aukerarik eman oraindik, eta emango balit ere ez dakit erosiko nukeen, beharrak jota beharbada. Garraiobide publikora moldatu naiz, eta horrela diot, hauek ez direlako nire eta beste milaka herritarren beharretara egokitzen. Gainera, aditzera eman nahi dut hori dela eta lanpostu bati baino gehiagori ezezkoa esan behar izan diodala. Eta gehiago esatera ausartuko naiz, garraio enpresek tasa horiek ordaindu beharko dituztenez, erabiltzaileok ere gehiago ordaindu beharko dugu, eta ez proportzioan, eurotxo gora eurotxo behera, gutxien dutenak beti galtzaile.


Baina kontua ez da hori. Zera galdetu nahi diot norbaiti: zer egiten da esaterako, A8an (Bilbo-Donostia) auto bakoitzeko ordaintzen diren 6.85€ horiekin? Euskal Herriko errepide erabilienetakoa da eta lotsagarriena eta arriskutsuena eta garestiena eta jasangaitzena ere bada.


Garai batean telefonia konpainiei tarifa finkoa jar zezaten eskatu zitzaien goi erakundeetatik, eta herritarroi ere, Europa mailan teknologia gaietan atzera gera ez gintezen erraztasunak jarri zizkiguten. Hartaz baliatu ez nintzenez, publizitatea egin behintzat, egin zutela esango dut. Alde batetik edo bestetik honelako proposamenen bat izan dela entzun dut bart irratian, bertakook urteko kuota ordainduz abantaila (hori ere entzun beharrean gaude!) izan dezagun proposamena hain zuzen ere.


Bestalde, amorru handia ematen dit herritar xumeen aurka hitz galantak botatzen direlako. Politikariek maila nagusiago batean eta herritar horien multzoan sartuko ez balira bezala hitz egiten dute. Egunetik egunera, ziurrago gaude: botoek beste estratosferarako bidai txartela ematen dute, eta gainera bidesaria gure poltsikoek ordaintzen dute.


Bai, hein batean ados naiz, ados naiz baina tarifa finkoa izango bada, diru horrekin zer egingo duten argi utziko badute eta errepideak egoera onean mantenduko badituzte, ez dut errepide sare osoa A8 handi batean bihurturik ikusi nahi. Edo... kartzela batean legez sentituko al naiz Gipuzkoan datorren urtetik aurrera?

2007/02/08

Azken gutuna zuretzat

Oraindik ez dakit zergatik utzi gintuzun modu hartara, zer bilatu nahi zenuen zeruaren eta lurraren arteko distantziaren jabe eginaz. Zerutik lurrera salto egin zenuen lurretik zerura alde egiteko, baina ez da zilegi niri ezer esan gabe egin izana. Orain nik ere alde egin nahi dut, ez daukat ezer hemen eta aitak ez du inoren zaintza behar, ez dugu bata bestearen beharrik. Uraren indarrak bereganatuko nau inongo erresistentziarik jarri gabe eta beharbada itsasoan amaituko dut gure hondartzako ibilaldiak bergogoratzeko. Laster arte.