Showing posts with label poesiaz. Show all posts
Showing posts with label poesiaz. Show all posts

2007/03/16

Badago zer gozatu

Argazkia: Beltza Scene

Kexatu ohi gara zer egin aurkitzen ez dugulako eta kanpora jo ohi dugu gauza berrien bila. Atzo osteguna zen Donostian eta plana Victoria Eugeniako Klub aretoan Groove Boxen kontzertua ikustea zen, aretoa kontzertua hasi aurretik topetaraino zegoen ordea.

Gogoa genuen ea xarmarik baduen jakiteko, ea bertan lasai lasai musikaren laguntzaz garagardotxo batez disfrutatzea badagoen, ea erre daiteken, nolakoa ote den bertako akustika... Baina hurrengo kontzertura arte itxaron beharko dugu, edota norbaitek bere iritzia eman diezaigun.

Beste aukerarik ere bagenuen ordea, izan ere, Aldamar kaleko Errekalde (edo Rekalde?) tabernan korrika kulturalaren agendaren barnean jam sesion antzeko zeozer antolatu zuten, taberna bete zen eta euskal kanta ezagunenak abestu genituen, bikain eguneroko rutinatik ihes egiteko.

Groove Box - Formentera

2007/02/26

Zer artista mota ginateke gizartea aldatu nahi ez bagenu?

Hipermerkauak denbora pasatzeko
gune bilakatu ditugu.
Eta jendea ezkondu egiten da
oraindik ere;
esaten dute horrela
maitasuna benetakoagoa dela,
apaizak sakristian
dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean.
Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala daukate,
maitasunaren eta segurtasunaren
aitzakian.
Laster lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei abisatuko diete.
Munduaren historian
psikologiaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu.
Dena eros dezaketen hau hauek
preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari:
ilusioa galtzea,
ez bada hurrena modan jarriko den
tresna, soineko edo gailua
erosteko.
Horregatik, niri ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu.

Pako Aristi